Abendu amaieran 43 elgetar zeuden langabezia bulegoan izena emanda, eta %8,74ko langabezia tasarekin amaitu dugu 2011. Debagoienean langabezia tasa %9,83 da, eta Euskadin %12.
Amaitu berri dugun urtean bereziki gogorrak izan dira urte hasiera eta udazkena. Langabeziak beheranzko joerak ere izan ditu. 2010ean bezala apirilean, maiatzean, abuztuan, eta irailean eman dira jaitsiera txiki horiek. Dena den, batez beste 42 langabe izan ditugu hilero: 2010ean 34 ziren; 2009an 41; eta 2008an 20.