Blakek orain dela hilabete batzuk Bartzelonan estreinatu zuen lan berria.
14 urtetik gorakoendako
No vengas solo ikuskizuna ez dela beldurrezkoa azaldu du; hala ere, bakarrik ez joatea gomendatu digu eta gaineratu du ez dela 14 urtetik beherakoendako ikuskizuna.
Blake ez da bakarrik egongo agertokian. Daniela izeneko panpina bat izango du alboan: "Ikuskizuna gidatuko du", dio. "Beldurraren gaineko elkarrizketa da ikuskizuna: beldurra zer den eta zerk ematen digun ikertuko dugu", gaineratu du.
Ohikoa den moduan, ikusleen laguntza ezinbestekoa izango da ikuskizuna aurrera eramateko orduan: "Nire lan guztien oinarria ikusleak izaten dira. Eurengatik eta eurendako egiten ditut lanak. Ezin da beste modu baten izan: nik ezin dut aulki baten pentsamendua irakurri", azaldu du Anthony Blakek. Gaur, bihar eta etzi izango da Elgetan.