Asier Osorok aurreratu duenez urtarrilaren 21ean, zapatua, hasika da frontenis txapelketa. Norgehiagokak zapatu arratsaldeetan jokatuko dituzte, eta momentuz hamar bikotek eman dute izena; zazpik gizonezkoen txapelketan parte hartzeko, eta hiruk txapelketa mistoan aritzeko. Interesatu gehiago egonez gero antolatzaileek zapatura arte luzatu dute izena emateko epea. Interesatuek Espaloian eman behar dute izena; prezioa 10 euro da bikoteko.