Plaza libreak daude udal kirol zerbitzuetako bigarren spinning taldean

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko urtarrilaren 10a

Ekintza hori martitzenetan eta eguenetan egiten dute 20:15ean hasita; prezioa hileko 25 euro da.

Elgetan sasoia, martxan jarri lemapean kirol zerbitzuetan izena emateko kanpaina abiarazi du Elgetako Udalak. Sei jardueratan izena emateko aukera zabaldu dute; mantentze-gap, yoga, tai-txi, erretiratuendako gimnasia, eta spinning. Bigarren spinning taldean, esaterako, plaza libre asko daude. Ekintza hori martitzenetan eta eguenetan egiten dute 20:15ean hasita. Prezioa hileko 25 euro da.

Gainerako ekintzak

. Mantentze-GAP: martitzenetan eta eguenetan, 18:30ean. 25 € hileko.

. Spinning 1. taldea: martitzenetan eta eguenetan, 19:30ean. 25 € hileko.

. Spinning 2. taldea: martitzenetan eta eguenetan, 20:15ean. 25 € hileko.

. Yoga: astelehenetan eta eguaztenetan, 19:00etan. 25 € hileko.

. Tai-txi: martitzenetan eta eguenetan, 20:30ean. 30 € hileko.

. Erretiratuendako mantentze gimnasia: martitzenetan, 15:30ean. 5 € hileko.

Oharra: kiroldegiko gimnasioa eta makinak erabiltzeko aukera ere bada

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak