120 lagunetik gora atzo, domeka, Intxortako igoeran

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko urtarrilaren 9a

Intxortan, urtero, gudarien omenez egiten den hitzorduan ekitaldi politikoa eta argazkia egin zituzten.

Atzo, urtarrilak 8, jendetsua izan zen Intxortako tontorrean gudarien omenez egindako ekitaldia. Tartean elgetar asko baina baita inguruko herrietako jendea ere. 11:00ak bueltan elkartu ziren tontorrean, eta ekitaldi politikoaren eta bertso saioaren ostean bertaratutakoek urteroko argazkia atera zuten 'Amnistia eta Askatasuna' irakur zitekeen pankartaren atzean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak