Urtarrilaren 20an banatuko dituzte DKS sariak, Elgetan

Xabier Urtzelai 2012ko urtarrilaren 8a

Badatoz Debagoienean kirol esparruan lanean diharduten pertsona eta erakundeak saritzea helburu duten DKS sariak. Aurtengoa laugarren edizioa izango da, eta Elgetan egingo dute ekitaldia. Bertan batuko dira 2011n ibarrean gehien nabarmendu diren kirolariak, eta baita herritarrek estimuan dituzten kirolariak ere, herritarrek euren aldeko botoa eman ahal izango dutelako internetez, kirolsariak.com webgunean.

Asteburuko kirol albisteak:

Dagoeneko aditzera eman dituzte herritarren sarirako hainbat hautagai, eta tartean daude Oihana Kortazar, Iban Letamendi, Aitor Mendizabal edota Maialen Axpe moduko izenak. Horiek, baina, proposamenak baino ez dira, herritarrek aukera librea izango dutelako eurek nahi duten proposamena egiteko, zergatia azalduz.

Guztira zortzi sari

Ekitaldian guztira zortzi sari banatuko dituzte, eta aurreratu moduan, herritarrena izango da horietako bat. Gainontzekoak epaimahaiko kideek erabakiko dituzte, eta seguru lehenago botatako izenak kontutan hartuko dituztela sari horietarako. Baina, kirolari onenekin batera izango dira, besteak beste, entrenatzaile onenaren saria, babesle onenarena edota kirolari anonimoarena.

Aurtengo edizioak ez du Udalen babesa izango, eta Goienak hartuko du ekimena antolatzeko ardura, Artemanen laguntzaz. Horretarako, Mondragon Unibertsitatearen, Kanpanzar Harrobiak enpresaren eta La Caixaren babesa izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak