Elgetako neska-mutikoek gustuko dute dantza egitea. Disko-festak eta antzerakoak egiteko Elgetatik atera behar izaten dute urtean zehar, baina Gabonetan saio bat antolatzen die Udalak Espaloian. Aurten, Txirikil elkartearen laguntzarekin zapatuan, urtarrilak 7, hiru orduko disko-festa egin zuten Espaloian.
Betiko euskal kantuekin batera, moda-modan daudenak ere entzun eta abestu zituzten kafe antzokian, tartean 'Nossa, nossa assim voce me mata' bezalako kantu ezagunak dantzatu zituzten. Gabonetako egitarauaren harira, 10 eta 16 urte bitarteko neska-mutilendako disko festa izan zen. Ondo baino hobeto mugitu zuten gorputza Elgetako gaztetxoek.