Elgetako txikienak gustura ibili dira Gabonetako jolas-parkean

Arritxu Barruso 2011ko abenduaren 28a

Herri txiki batean bizitzeak makina bat abantaila ditu eta horietako bat da, astelehenean eta atzo Elgetako txikitxoek ia ez zutela ilararik egin beharrik izan horren gustuko dituzten puzgarrietan ibiltzeko. Zalantza barik horiek izan ziren arrakasta gehien izan zuten jolasak; bai txirristatik salto egiten edota animalia artean saltoka barre algara artean ibili ziren. Arrakasta gehien izan zutenak horiek izan baziren ere, bakarkako ohe elastiko txikiak eta pedaldun autoak ere ez ziren libre geratu momentu bakar batean ere.

ARGAZKI GALERIA HEMEN

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak