Olentzero bisitari Elgetako eskolan

Txomin Madina Milikua 2011ko abenduaren 23a

Goizean egin du bisita Olentzerok Elgetako eskolara, eta ez da esku hutsik joan: opariak banatu ditu gela ezberdinen artean. Elgetarrek kantuekin eta musikarekin eman diote ongietorria.

Lainopean, soinua jotzen eta zakua opariz beteta zuela heldu da Olentzero goizean Elgetara, eta ordurako zain zituen eskolako neska mutikoak. Eskolako ganbaran elkartu dira denak, eta Olentzeroren lehen galdera, bestela ezin zituekeen moduan, zintzoak izan diren edo ez izan da. Gutxik esan dute ezetz.

Eskolako neska-mutikoek hainbat abesti eskaini dizkiote Olentzerori, eta honek, trukean, opariak utzi ditu eskolarako. Panpinak, mahai jokoak, ikasteko tresnak... Denetarik eroan du Olentzerok Elgetara. Eta bihar gauean, etxez-etxe opari banatzen ibiliko denerako eskaria ere egin du:  urdaiazpiko apur bat eta ardo tragoxka bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak