Olentzero eskolan eta haurreskolan egongo da gaur goizean; arratsaldean, berriz, Herriko plazan

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko abenduaren 23a

Galtzak bete lan dabil Olentzero Elgetan ere; Haurreskolan izango da lehenengo eta Herri eskolan gero.

Bisita motzak egingo ditu, baina gaur goizean Olentzero herrian izango da. Haurreskolako eta Herri eskolako umeak bisitatuko ditu. 10:00ak bueltan espero dute Haurreskolan eta 11:00ak inguruan, berriz, Herri eskolan. Neska-mutikoek kantuak prestatu dituzte egunotan Olentzerori abesteko, eta badute esperantza ikazkinak eskolarako opariren bat edo beste ekarriko duela.

Arratsaldean, Herriko plazan

Egun osoa emango du Olentzerok Elgetan. Arratsaldean, 18:30erako espero dute Herriko plazan. Urteroko ekitaldia izango da honakoa. Astoarekin jaitsiko da Salbador kaletik behera eta neska-mutikoen patxoak eta gutunak jasoko ditu. Oparirik ez, baina gozokiak banatuko ditu aurten ere.

Olentzeroren etorrera girotzeko Maala guraso elkarteak txokolate-jana iragarri du 16:30erako. Elgetako trikitilariak eta musika eskolako ikasleek ere girotuko dute arratsaldea. Kultura etxean, berriz, ikusgai egongo dira Gabonen inguruan ludotekako eta gaztelekuko neska-mutikoek egindako eskulanen erakusketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak