Mizpirualde egoitzan dauden elgetarrak bisita jaso zuten atzo

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko abenduaren 22a

Dozena bat lagun joan ziren bisitan tartean alkatea eta ongizate batzordeburua.

Atzo, San Tomas eguna, dozena bat lagun jaitsi ziren Elgetatik Bergarara Mizpirualde egoitzan dauden zortzi elgetarrak bisitatzera. Urteroko ekintza da honakoa eta aurten Elgetako boluntarioen taldetik lau lagun joan dira, Erretiratuen elkartetik bost ordezkari eta udaletxetik Oxel Erostarbe alkatea, Marga Castro gizarte-ongizate batzordeburua eta Naiara Unamuno gizarte langilea.

Opari bana

Mizpirualden dauden zortzi elgetarrek opari bana jaso zuten eta jarraian egoitza osoko egoiliarrendako txistorra banatu zuten. Musikak ere bere tartea izan zuen atzoko festan eta dantzan egin zuten horrela nahi izan zutenek. Giro politean pasa zuten arratsaldea Mizpirualden.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak