Zapatuan jokatu zuten Elgetako bolatokian Gabonetako txapelketako bigarren jardunaldia. 26 bolarik hartu zuten parte eta saio horretako irabazlea, bost txirlo jota, Olaitz Rodriguez izan zen.
Sailkapen orokorra
Beñat Leanizbarrutiak irabazi du aurten Gabonetako txapelketa. Guztira, zortzi txirlo jo zituen. Bigarren Olaitz Rodrigez izan zen. Hirugarrena, berriz, Geaxi Ezpeleta 4 txirlo jota. "Hiru lehenen arten bi emakume", adierazi du Sebas Arantzabal antolatzaileak. "Aldaketa badator boloetara ere".