Erabakita 2011ko pilota txapelketako finalistak

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko abenduaren 20a

Urtero moduan bi finalak Urtezahar egunean jokatuko dituzte, haurren pilota txapelketetako partiduak jokatu ostean.

Barikuan jokatu zituzten finalerdiak eta erabakita daude bi finalak jokatuko dituzten lau bikoteak.

40 urtetiko gorakoen pilota txapelketako bikote finalistak Alex Arantzabal-Iñaki Izagirre eta Angel Ibarluzea-Alberto Telleria dira. 40 urtetik beherakoetan, berriz, Odei Zenitagoia-Andoni Elortza eta Ibon Untzetabarrenetxea-Mikel Beretxinaga dira bi bikote finalistak.

Finalerdietako emaitzak

. Alex Arantzabal-Iñaki Izagirre/Jose Mari Zubiaurre-Iñaki Ugarteburu   22-18

. Odei Zenitagoia-Andoni Elortza/Oskar Askasibar-Haritz Gallastegi   22-12

. Angel Ibarluzea-Alberto Telleria/Pello Larrea-Mikel Elkoro  22-06

. Iñaki Olaortua-Oskar Sarasua/Ibon Untzetabarrenetxea-Mikel Beretxinaga  15-22

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak