Bonuak salgai daude BBK, Kutxa eta Vital Kutxa kutxazainetan. 25 euro ordaintzen dira eta 40 euroko gastua egiteko aukera ematen dute. Zuzeneko ikuskizunetan edo urteko kuota ordaintzeko onartuko dituzte Espaloian. Hori bai, bonua erosketa bakar baten erabili beharko da.