Alai abesbatzak 60 lagunen aurrean egin zuen atzo kontzertua

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko abenduaren 15a

Xalbadorpe elkarteak antolatuta saio txukuna egin zuten bergararrek Espaloian.

Xalbadorpe erretiratu elkartean ekintza ugari prestatu dituzte Gabonotarako. Astelehenean bingoa egin zuten Ozkarbi elkartean eta bihar, abenduak 16, Gabonetako luntxa egingo dute.

Alai taldearen kontzertua

Atzo, eguaztena, Bergarako Alai taldea izan zen Espaloian. Elgetako 60 bat lagunen aurrean saio polita egin zuten. Askotariko kantuak eskaini zituzten, eta amaieran Gabon kantak ere abestu zituzten. Atsedenean ere atsegina izan zen The Bird Saxo Quartet laukotearen emanaldia. Pieza oso ezagunak eskaini zituzten lau saxorekin. Publikoa oso gustura geratu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak