Espaloia kafe antzokia Kultura Bonoa programara atxiki da

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko abenduaren 12a

Kultura Bonoa 25 euro ordaindu eta 40 eurora arteko erosketa egin daiteke, urtarrilaren 20ra bitartea.

 Eusko Jaurlaritzaren Kultura Departamentuko ekimena da eta arte zein kultura produkzioa dinamizatzea du helburu. Hala, Gabonetan kultur ondasunen kontsumoa sustatzeko 44.000 kultura bonu jarriko ditu salmentan Jaurlaritzak. Espaloia kafe antzokia kanpainara horretara atxikitu da eta urtarrilaren 20ra bitartean Kultura Bonoak onartuko ditu.

Kultura Bonoa non erosi

Dinamika erraza da. Interesatuek, lehenengo, 25 euroko prezioa duen Kultura Bonoa erosi behar dute BBK, Kutxa edo Vital Kutxan. Bankuko txartelarekin egin beharko da erosketa eta Kultura Bono bakarra eskuratu ahalko da txartel bakoitzeko. Kultura Bonoa erosteko epea mugatua da; urtarrilaren 5a da azken eguna, edo Kultura Bonoak agortu bitartean.

Erabilgarria urtarrilaren 20ra arte

Hurrengo pausoa Kultura Bonoa erabiltzea izango da. 25 eurotan eskuratutako Kultura Bonoak 40 euroko balioa da eta erabilera epe mugatua. Urtarrilaren 20ra arte onartuko dituzte kanpainara atxikitutako establezimenduetan. Hala, Espaloia kafe antzokiaren kasuan zuzeneko ikuskizunetarako, liburuetarako, bazkide kuota ordaintzeko... eta abar erabil daiteke. Bonoa establezimendu bakarrean erabili behar da eta erosketa batean. Informazio gehiago hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak