Antolatzaileen esanetan bizkaitar asko etorri ziren txapelketara eta sorpresa izan zen lehenengo bi postuak herritarrendako izatea. Beñat Leanizbarrutia izan zen lehenengoa eta Geaxi Ezpeleta bigarrena. "Elgetarrek sorpresa eman dute eta hori oso pozgarria izan da, txapelketan oso elgetar gutxi zeudelako. Geaxi Ezpeleta oso ondo ibili da, Euskadiko Txapelketako irabazlea da nesken kategorian eta gaur ere oso ondo ibili da". Hirugarren saria Antolin Arizmendiarrietarendako izan zen.