Agirreazaldegik ez du Gipuzkoako finalerako txartela eskuratu

Maider Arregi 2011ko abenduaren 4a

Gpuntuko hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatu berri da Hernanin. Galarreta pilotalekua bor-bor, 1.600 lagunek giroa berotu du arratsaldean. Ainhoa Agirreazaldegi fin aritu bada ere, ez du Gipuzkoako finalerako txartela eskuratu. Txalo zaparradak jaso zituen agurrean ikusleen aurrean kantatzea suertea dela esanez. Hala, finalean, Gaztelumendi, Irazu, Apalategi, Sarriegi, Agirre, Rezola eta Martin anai-arrebak izango dira. Jarraian gaurko saioan lortutako puntuak:

Hauek Hernaniko final aurreko saioan lortutako puntuak: 480 Iñaki Apalategi, 479'5 Jon Martin, 472'5 Amaia Agirre, 470 Jokin Uranga, 460'5 Mantxi eta 451'5 Ainhoa Agirreazaldegi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak