Abendua ere bi bisita gidatu Intxortako ibilbide tematikora

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko abenduaren 2a

Abenduaren 4an, domeka, euskaraz egingo dute; abenduaren 18an, berriz, elebitan.

Domekan, abenduko lehen bisita gidatuan parte hartzeko aukera egongo da. Gerra Zibila Euskal Herrian oinarri hartuta, ibilbide horretan Elgetako Intxorta mendiaren magalean izandako frontearen hainbat xehetasun ezagutzeko aukera dago. Ibilbidea Elgetako Espaloia Kafe Antzokitik abiatuko da; lehendabizi Interpretazio Gunea bisitatuz eta ondoren 5 kilometroko ibilbide tematikoa oinez eginez.

Parte hartzeko aurrez izena eman beharra dago 943 71 89 11 edo turismo@debagoiena.net atarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak