Euskararen Nazioarteko eguna ospatzeko pailazo ikuskizuna eta margotze tailerra zapatuan

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko abenduaren 1a

Patxin eta Potxin pailazoak 12:00etan egingo dute ikuskizuna gimnasioan.

Udal kultura sailak bi ekintza antolatu ditu abenduaren 3rako. Patxin eta Potxin pailazoek Bizitza zirkuan izeneko ikuskizuna egingo dute 12:00etan kiroldegiko gimnasioan. Sarrera doan da. Jarraian, 13:00etatik aurrera, margotze tailerra iragarri dute antolatzaileek. "Euskara margotu eta herria kolorez jantziko dugu", adierazi dute.

Mozioa

Martitzenean egindako osoko bilkuran ere mahai gainean izan zuten Euskararen Nazioarteko Eguna; udal batzak aho batez onartu zen Bilduko Janire Lazkanok aurkeztutako mozio bat.

Mozio horretan Udalak euskararen sustapenean hainbat konpromiso hartzen ditu. Esaterako, langileak euskalduntzea, herritarrei begirako zerbitzuetan lehen hitza euskaraz egitea, barne funtzionamenduan euskara bultzatzea eta euskararekin lotutako plangintza integral bat garatzea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak