Gureak taldearen ekimenez Aner Fernandez elgetarrak urtebeteko praktika aldia hasi du Elgetako udaletxean. Arratsaldez egingo du lan eta zeregin ezberdinak izango ditu; udal brigadakoei laguntzea, banaketa lan txikiak egitea, liburutegiko aldizkariak txukuntzea... Astelehenean hasi zuen praktika aldia eta lehen egunotan dituen egitekoen gaineko azalpenak jasotzen ari da Fernandez.