Amaitu da Euskadiko hiru txirlo txapelketa. Zapatuan jokatu zen azken saioa Bariganako bolatokian, Markinan. Txapela nagusia Bittor Astigarrara eibartarrak eraman du (17 txirlo) eta Juan Txurruka markinarra izan da bigarren (16 txirlo).
Emakume onena, elgetarra
Aipatzekoa Geaxi Ezpeleta elgetarrak Bariganako jardunaldian egindako lana. Laugarren sailkatu zen saio horretan eta emakumezkoen sailkapenean bera izan da onena, 10 txirlo jota.
Taldekako sailkapenean Elgetako taldea laugarren geratu da.