Ander Lipus eta bere taldekoek Elgetan emango diote amaiera Errautsak antzezlanaren birari. Kritika onak eta sari ugari jaso dituen lana da. Zapatuan, azaroak 26, 22:30ean hasita jokatuko dute azken aldiz Espaloian. Lagun baten hiletan elkartzen den gazte koadrila baten istorioa da.