93 bolari elkartu ziren zapatuan Elgetako bolatokian

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko azaroaren 23a

Zazpi txirlo jota Beñat Gomez eibartarra izan zen irabazlea.

Euskadiko hiru txirlo txapelketaren 3. saioa jokatu zen eta zazpi txirlo jota Beñat Gomez eibartarra izan zen irabazlea. Elgetarren artean onena Geaxi Ezpeleta izan zen bost txirlo jota.

Txapelduna zapatuan

Sailkapen orokorrean Asola Berri taldeko Bittor Astigarraga eibartarra da lehena 14 txirlo jota. Zapatuan, azaroak 26, jokatuko da txapelketako azken jardunaldia. Markinako Barinaga auzoko bolatokian izango da 17:00etan hasita. Bertan ezagutuko da 2011ko txapelketako irabazlea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak