Odol-ateratzeak gaur, martitzena, Elgetako udaletxean

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko azaroaren 22a

Sendagile taldea udaletxean izango da 18:00etatik 20:00etara.

Urteko bigarren eta azken hitzordua dute gaur, martitzena, Elgetako odol-emaileek. Ohikoa den moduan odol-ateratzeak udaletxeko beheko solairuan egingo dituzte. Sendagile eta erizain taldea odol-emaileak hartzeko gertu egongo da 18:00etatik 20:00etara.

Iaz 35 odol-ateratze

Azaroan egin zituzten iaz ere udazkeneko odol-ateratzeak Elgetan. Orduan, 35 odol-ateratze egin zituzte eta kopuru polita dela esan zuen Maria Asun Agirrek. Gaur beste horrenbeste egitea ona litzateke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak