Haur jolasak eta bertsolariak aste honetako pintxo-domekan

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko azaroaren 17a

Beñat Ugartetxea eta Aitor Urbieta bertsolariak izango dira Elgetan domeka eguerdian.

Azaroko hirugarren pintxo-domeka dugu aste bukaera honetan, hauteskunde kutsua izango duen pintxo-domeka, hain justu ere. Bertsoak eta haur jolasak izango dira protagonista. Haur jolasak 12:00etatik 13:00etara egingo dituzte Herriko plazan eta herriko neska-mutiko guztiak daude bertan parte hartzera gonbidatuta.

Poteorako, berriz, bertsolariak iragarri dituzte kultura eta turismo batzordeetatik. Beñat Ugartetxea eta Aitor Urbieta ariko dira bertsotan 12:30ean hasita. Gogoratu, bestalde, ostalariek pintxo lehiaketara aurkeztutako pintxo onenak eskainiko dituztela euro baten truke.


Argazki rallya

Hamar lagunek hartu zuten parte aurreko domekan egindako argazki rally lehiaketan. Antolatzaileek lau gai ipini zituzten — udazkena, pintxoak, alde zaharra eta zer erakutsi zenioke kanpotar bati —. Bosgarren gaia librea izan zen.  Parte-hartzaile bakoitzak bost argazki aurkeztu zituen. Bergarako argazkilariek egingo dituzte epaimahai lanak. Irabazlearen izena eta sari banaketa ekitaldia hurrengo domekan egingo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak