Euskadiko hiru txirlo txapelketa Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko azaroaren 16a

Antolatzaileek 80 bolari inguru espero dituzte zapatuan Elgetako bolatokian.

Txapelketako hirugarren eta azken aurreko jardunaldia jokatuko dute zapatuan 17:00etan, Elgetan. Lehia estua da izan ere Elgoibarren eta Bolibarren jokatutako bi jardunaldien ostean hiru bolari daude berdinduta bederatzi txirlo jota.

Elgetako taldea

Elgetak ordezkariak ditu txapelketan. Xabi Ortuzar, Sebastian Arantzabal eta Geaxi Espeleta (suplentea) daude taldean. Seikotea Aitor Urizar, Aritz Azpitarte eta Martxel Elorriaga bizkaitarrek osatzen dute. Elorriagak sei txirlo jo ditu, Arantzabalek bost, Azpitartek lau eta Ortuzarrek hiru.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak