Gas faktura potoloak espero dira aurtengo neguan ere

Maider Arregi 2011ko azaroaren 10a

Oxel Erostarbe alkatearen esanetan egoera zaila da herriko sarearen jabetza Repsolena delako. "Udalak lotuta dauzka eskuak izan ere hori jasotzen duen hitzarmena 70 bat urterako da eta ez du etete-klausularik jasotzen. Repsol Gas-eko arduradunekin hainbat batzar izan ditugu, eta hitzarmena betetzen ari direla erantzun digute. Baita prezioak Estatuak zehazten dituela ere", azaldu du Erostarbek.

Naturgas-ekin harremanetan

Iaz jasotako kexak bideratu izana argitu du alkateak. Erantzunak izan dira Repsol Gas indarrean dagoen hitzarmena betetzen ari dela, prezioa Estatuak jartzen duela, eta Repsol kalitatezko gasa banatzen ari dela. Azken datu hori Jaurlaritzak Repsol-i ezustean egindako neurketa baten ondorioa da.

Hala, herritarrendako egoera injustua bada ere ez dago kontratua etetea justifikatzen duen arrazoirik. Udalak, dena den, egoera bideratzeko ahaleginean jarraitzen duela azaldu du Erostarbek. "Etxeko lanak eginda dauzkagu; gas naturala Uberatik Elgetara igotzeko proiektua idatzita utzi genuen aurreko agintaldian, eta Naturgas-eko arduradunak prest agertu ziren lanen finantziazioan parte hartzeko".

Merkatuan dauden aukera ezberdinen artean azterketa bat egiten ari direla gaineratu du alkateak, eta aurreratu du herriko sarea Repsoli erostea ez dela momentuz bideragarria. Negu honetan, beraz, neurtu gas kontsumoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak