Domeka eguerdirako argazki lehiaketa deitu dute; pintxo eskaintza eta trikitilariak ere egongo dira

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko aza. 11a, 10:00

Argazki lehiaketa eguerdian abiatuko da. Baina, pintxoak ere protagonista izango dira Elgetan, argazkiekin batera. Izan ere, azaroko domeka guztietan moduan, Pintxo-domeka izango da-eta. Euro baten trukean, aurreko asteburuan pintxo lehiaketara aurkeztutako mokadutxoak eskainiko dituzte herriko ostalariek. Trikitilariak ere izango dira.

Argazkigintza gustuko dutenek hitzordua dute domeka eguerdian Elgetan. 12:00etan abiaraziko du Udalak argazki rally lehiaketa. Gai bat proposatuko dute eta parte-hartzaileek bina argazki aurkezteko aukera izango dute.

Pintxo-domeka

Eta gogoratu azaroan Pintxo-domekak ditugula herrian. Hala, trikitilariak ibiliko dira tabernarik taberna, eta ostalariek aurreko aste bukaeran egindako pintxo lehiaketara aurkeztutako pintxoak eskainiko dituzte euro baten truke. Maialde hoteleko Jesus Kalboetxeagak irabazi du aurten lehiaketa. Taberna bakoitzak lehiaketara aurkeztutako pintxo onena izan du salgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak