Oxel Erostarbe eta Patxi Basauri Elgetako ordezkariak mankomunitatean

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko azaroaren 10a

Mankomunitateak hiru batzorde ditu agintaldi honetan; pertsonal batzordea, ingurumena eta turismoa.

Aho batez onartu zituzten izendapenok aurreko asteko osoko bilkuran. Mankomunitateak hiru batzorde izango ditu agintaldi honetan; Pertsonalaren batzordea, Ingurumen batzordea eta Turismo batzordea. Lehenengo bi batzordeen jarraipena Oxel Erostarbek egingo du, eta Turismo batzordera Patxi Basauri joango da. Izendapenak egiteko Elgetako udaleko batzorde banaketa hartu dute kontuan. Erostarbe da Elgetan pertsonal batzordeburua eta berak eramaten ditu ingurumen gaiak. Bestetik,  Patxi Basauri da Elgetako turismo batzordeburua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak