Zozketa egin ostean izendatuta gelditu dira azaroaren 20an Elgetako hauteskunde-mahaian egongo diren elgetarrak. Presidente kargurako Aitor Gantxegi izan da izendatua. Haren ordezkoak Jon Kortajarena eta Guillermo Gartzia dira. Lehenengo bokala Amagoia Irazabal izango da; haren ordezkoak Zuhaitz Uzuriaga eta Maite Elkoro dira. Azkenik, bigarren bokala Raquel Teran da; haren ordezkoak, berriz, Saturnina Peñalver eta Hariz Gallastegi dira.