Datorren urtean udal tasa eta ordenantza fiskalak %2,8ko igoera izango dute. Udalbatzak aho batez onartu du erabakia eguaztenean egindako osoko bilkuran. Salbuespena egin dute kiroldegiko zerbitzuekin; ez da igoerarik aplikatuko.
Bonifikazio berri bat ere sortu dute ludoteka eta gazteleku zerbitzuendako; aurrerantzean familia bakoitzaren diru-sarrerak eta familia ugaria den edo ez kontuan hartuko dira.