Herritarrak erakusketarako perretxikoak batzera animatzen ditu Udalak

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko azaroaren 3a

Batutako perretxikoak zeramika gelara eraman behar dira zapatua baino lehen.

Elgetako udalak urteroko lantaldearen babesarekin egingo du domekan perretxiko erakusketa. Dena den, herritarrak erakusketarako perretxikoak batzera animatzen ditu. "Edonorendako ekimena da; haur, gazte, heldu nahiz nagusiak animatzen ditugu", adierazi dute turismo eta kultura batzordeetatik.

Aurtengo edizioan ere ahalik eta perretxiko barietate zabalena erakustea dute helburu, hala perretxikorik batuz gero zapatu goiza baino lehen kultura etxeko zeramika gelara eramateko eskatu dute. "Bertan dagoen izozkailuan gordeko ditugu", adierazi dute. Zeramika gela itxita egonez gero giltza kioskoan edo udaletxean eska daiteke.
Erakusketa domeka eguerditik aurrera egongo da ikusgai Herriko plazan. Aurretik baina perretxikoak sailkatu eta identifikatu egin behar dituzte. Lan hori guztia zapatu arratsaldean egingo dute.

Pintxo lehiaketa
Urteroko perretxiko erakusketarekin batera Pintxo lehiaketa ere egingo da domekan. Eguerdian hasiko da lehiaketa eta epaimahaikideek tabernetan bertan epaituko dituzte pintxoak. Sari banaketa plazan egingo da.
Gogoratu 10:00etan bisita gidatua egongo dela lubakietara, eta eguerdian trikitilariak ibiliko direla herrian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak