175.000 euro ordainduko du Udalak Domingo Iturbe eraikina

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko azaroaren 3a

Udalak urbanizazio lanen proiektua onartu du, eta lanak Bergarako Goitu enpresari esleitu dizkio.

Eraikina eta lurrak erosiko ditu Udalak eta adostuta daude bai salneurria bai ordainketa epea. Udalbatzak atzoko osoko bilkuran eman zion azken onarpena hitzarmenari. Hala, Udalak 24 urte izango ditu Domingo Iturbe Fundazioari 175.000 euro ordaintzeko; 6.000 euro urtean 2013. urtean hasita. Gainerako 31.000 euroak azken ordainketa batean egingo ditu Udalak edo ordainketa horren epea gehiago luzatzeko aukera izango du.

Hitzarmenak jasotzen duenez, hainbat arrazoirengatik Udalak ordainketa horiek egiteko arazoak baditu, eraikina Fundazioari itzuliko zaio eta ordura arte egindako erabilerarengatik salneurriaren erdia –hau da, 87.500 euro– jasoko du Fundazioak.

Bada, eraikinaren jabe izanda, Udalak orain argi berdea du ingurua urbanizatzeko lanak hasteko. Alkateak ez zuen data zehatzik esan, baina hasiera berehalakoa izango dela adierazi zuen. Aurreikusi moduan, Bergarako Goitu enpresak egingo ditu lanok. Eguazteneko osokoan 407.000 euroko esleipena onartu zuen udalbatzak aho batez, eta baldintzen artean jasota gelditu da lanek amaituta beharko dutela abenduaren 16rako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak