Lanpostu deialdia herri-bideak katalotzeko eta artxiboa eguneratzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko azaroaren 2a

Lanaldi osoko sei hilabeterako lanpostua bete behar du Elgetako Udalak.

Informatika programak ezagutzea eta euskaraz jakitea (hitzez eta idatziz) ezinbesteko baldintzak dira. Gainera, batxilergoa edo FP2-a gainduta edukitzea. Halaber, baloratuko dira Debagoieneko herri baten erroldatuta egotea eta esperientzia artxibo eta katalogazio lanetan.

Interesatuek lehenbailehen bidali behar dute curriculum vitaea udaletxera. Argibide gehiago 943 76 80 22 telefono zenbakian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak