Maialde hotela Debagoieneko jardunaldi gastronomikoetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko urriaren 27a

Urriaren 28tik abenduaren 11ra bitartean menu berezia eskainiko dute hoteleko jatetxean. Prezioa 35 euro da.

Lehenengo aldia da Elgetako jatetxe batek Debagoieneko jardunaldi gastronomikoetan parte hartzen duela. Aurtengo edizioan Debagoieneko odolostea eta onddoak dira protagonista. Hala, hoteleko sukaldari Jesus Mari Kalboetxeagak menu berezi bat prestatu du. Enkarguz eskainiko dute menu berezi hori hotelean.

Menu berezia

. Odoloste pastela aza, gazta eta ilar gorriarekin egindako kremarekin

. Foie-gras plantxan salteatutako onddoekin eta sagar eztiz salteatutako arrautza gorringoarekin

. Txerri azpizuna (solomilloa) sagardo melazarekin glasatuta

  . Garagardoarekin gratinatutako bakailao zatia

. Labean egindako arroz zukua gazta tartarekin eta abrikotezko (albarikokea) natillekin.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak