Elgetako Udalak Bergara Kirol elkarteko saskibaloi sailarekin lotutako akordioak bihar, barikua, emango du lehenengo emaitza. Ordubeteko saskibaloi saioa izango da eta 3., 4., 5., eta 6. mailako neska-mutikoei zuzenduta dago.
Elgetako zazpi bat gaztek egiten dute saskibaloian Bergaran, tartean Aitor Gorostizak (16 urte) eta Jon Ugarteburuk (14 urte). Bi gazte horiek gidatuko dituzte aurrerantzean hilean behin egingo diren saskibaloi saio irekiak. Lehenengo saioan, ordea, Bergarako Alex Gardoki izango dute lagun. "Jokoen bitartez gerturatuko ditugu Elgetako gaztetxoak saskibaloira", adierazi du Gardokik. "Helburua da ondo pasatzea eta modu ludikoan baloia nola dominatu erakustea".