Argi barik daude Arantzeta auzoan

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko urriaren 27a

Haizea gogor ibili da Elgetan ere.

Gaur goizean abisu bakarra jaso dute Elgetako udaletxean; Arantzeta auzotik etorri da. Pinua jausi da bide erdira. Gainera, argi barik daude. Auzotar batek adierazi duenez ohikoa izaten da haizea gogor dabilenean Arantzetan argi barik gelditzea. "Normalean Goimendi inguru horretan egoten da arazoa. Haizea gogor ibiltzen da gune horretan".

Abisua eman dute Iberdrolara. Itxaropena dute eguerdi parterako argia itzultzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak