Horrekin, Espainiako Kilometro Bertikalen Kopa irabazi du. Peñalarako kilometro bertikalak 3,7 kilometroko luzera eta 1.010 metroko desnibela dauka. 126 lasterkarik hartu zuten parte domekan. Gizonezkoetan, Jesus de la Morenak irabazi zuen. Nesketan, Kortazarren atzetik sailkatu ziren Blanca Serrano eta Monica Ardid.