Baina Aiora Renteria eta bere mutilak ez ziren izan agertokira igo ziren bakarrak. Izan ere Split77, hau ere talde bilbotarra, izan zen gauari hasiera emateko ardura izan zuen taldea. Akaso ez dira hain ezagunak, baina ederki ibili ziren Elgetan.
Split77, bikain
Sei urtez ezer kaleratu gabe egon ostean, iaz atera zuen bere azken lana Split77 taldeak, taldearen beraren izena daraman diskoa. Alde rockero eta alde elektronikoa du laukoteak, eta bi aldeak ederki uztartzen dira euren azken lanean.
Esan daiteke euren izaera hobekien jasotzen duen diskora dela, eta bikain defendatu zuten agertokian.
Akaso egubakoitzean ez zuten dena eman Elgetan, aintzat hartu behar da-eta ez zela euren publiko ohikoa. Baina hala eta guztiz ere, oso ondo ibili ziren.
Disko berriko abestiak jo zituzten batez ere, baina ez zituzten abesti zaharrak ahaztu. Moldatuta jo zituzten: horren adibide da, esaterako, Aio speisboi-ren bertsioa. 31, 43º14'51"N 2º56'39"W ala ixteko jo zuten Nire lagunak abestiek garbi utzi zuten egungo izaera eta jarrera erakargarrienetakoa duen taldea dela Split77. Dotorezia, estiloa eta pertsonalitatea.
Argi geratu zen egubakoitzean laukote sendoa osatzen duela Split77k. Iskandar Rementeria teklatuaren lana aberatsa eta ñabardurez betea da, "bete" egiten du, hain zuen; eta Ekaitz Hernandez baxu jotzaileak ere primeran eroan zuen erritmoa; kolaborazio asko egiten ditu baxu-jotzaileak, eta ikusten da zergatik. Ezin da ahaztu ezta ere David Deibol Rodriguez bateriaren eta Aritz Aranburu ahots nagusi eta gitarraren lana.
Errepertorio ona dute, taldearen azken diskoa ere ona eta da erakutsi zuten hainbat urtetan geldi egon badira ere, forma oso onean dagoen taldea dela oraindik ere.
Zea Mays emanaldi laua
Gau hasiera bikainaren ostean, Zea Maysek ez zuen jakin maila mantentzen; hala, zapore mingotsarekin utzi zuen Elgetara igotakotako musikazale bat baino gehiago.
Beldur barik esan daiteke laukoaren lehen bost diskoak, disko borobilak direla: abesti onak dituzte, zuzeneko onez lagunduta eta berritzaile izateko gogoarekin.
Baina euren azken bi lanetan eskainitakoa ez dago aurrekoen pare. Azken diskoarekin, Era izenekoarekin danbateko itzela eman dute, eta inoiz baino jarraitzaile gehiago lortu. Horrek ez du esan gura baina Era disko onena dutenik, ezta urrundik ere. Publikoz aldatu dute, baita estiloz eta proposamenez ere eta taldeari arrakastaz erreta dagoela nabari zaiola ematen du. Ez zen izan azken urtean eman duten kontzerturik makalena, baina disko laua dute, eta horrelakoa izan zen kontzertua ere: laua.
Gauzak okertzeko gainera, lehen sei abestietan soinua ez zebilen ondo, ez zen ezer ere entzuten. Kontzertuari buelta ematen hasi ziren orduan, azken diskoko abestiak joaz. Bukaera aldera animatu zen apur bat jendea, beste disko batzuetako single-ak jotzen hasi zirenean. Hala ere, ez zen beste batzuetako girorik nabaritu. Ez dute lehengo publikoa, ezagunak egin dira, arinagoak, baina ez dira gai izan izan dezaketen arrakasta komertziala behar bezala eroateko.
Txanpon baten bi aldeak ikusi ziren Espaloian: alde baten talde nahiko ezezaguna baina disko eta zuzeneko oso onarekin; eta beste aldean talde ezagun bat, baina esperotako aurreikuspenak betetzeko gauza izan ez zena.