Zea Mays da zalantza barik egungo euskal panorama musikalean arrakasta eta zale gehien mugitzen dituen taldeetako bat, eta argi geratu zen hori atzo Elgetako Espaloian. Askotariko ikusleak batu ziren bertan, baita euren umeekin joandako gurasoak ere.
Gaua hasteko, Split77
Zea Maysekoak baina, ez ziren izan agertokira igoi ziren bakarrak. Gauari hasiera Split77 laukoteak eman zion. Akaso euren musika elektronikoa ez da hain entzuna, baina atzoko kontzertua eta gero seguru zale bat baino gehiago irabazi zituztela.
Gauerdia ondo pasata zegoen Zea Mays agertokira igo zenean, eta ez zieten han bildutakoei hutsik egin. Ia goizaldeko ordu biak arte iraun zuen emanaldian, euren hasierako kantak jo zituzten, esaterako, Itsasoa ezaguna. Baina azken arrakastak ere ez ziren falta izan, besteak beste dagoeneko ereserki bihurtu den Kukutza III abestia.