Iraitz Lazkano elgetarrak egingo ditu datozen sei hilabeteotan turismo teknikari lanak Elgetan. Hamaika lagun aurkeztu ziren Udalak deitutako lanposturako. Lazkano astelehenean hasi zen lanean.
Udalak beste lanpostu bat aterako du laster; artxiboa eguneratzeko eta herriko bideak zerrendatzeko, hain zuzen ere.