Goiena telebistako magazinean izan da Angiozar auzoko eskola txikiko zuzendari Anselmo Vega. Zuzentzen duen eskolaren eta orokorrean eskola txikien egoeraren berri eman du. Elgetako eskolak elkartetik ateratzeko hartutako erabakia "sorpresaz" hartu duela adierazi du. Onartu du "azken urteotan harreman gutxi" izan dutela. Harremanak mantentzeko borondatea erakutsi du Elgetako eskolak eta horretarako ez dela arazorik egongo adierazi du Vegak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.