Proposamena da Ozkarbi elkartetik 14:00etan abiatzea eta zuzenean Getariara joatea. Bertan egingo dute arratsalde pasa Elgetako erretiratuek eta interesa duenak Balentziaga museoa ikusteko aukera izango du. Sarrera bost euro da. Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Joan nahi duenak Fermin Iribarrengana jo behar du urriaren 16ra bitartean edo 943 76 80 60 telefono zenbakira deituta.