Debagoiena eta Debabarrenako odol-emaileek urteroko ekitaldia egingo dute domekan Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko urriaren 13a

Zilarrezko domina jasoko dute Edurne Alberdi eta Petra Morales odol-emaile elgetarrek

Domekan, urriak 16, elkartuko dira Elgetan Debagoieneko eta Debabarrenako odol-emaileak. Meza entzun ostean 13:00etan elkartuko dira Espaloian sari banaketa eta bazkaria egiteko. Aurtengoan dominak edo intsigniak jasoko dituztenen artean bi elgetar egongo dira; Edurne Alberdi eta Petra Morales, hain zuzen ere. 25 odol-ateraldi egin dituzte dagoeneko eta zilarrezko domina bana jasoko dute.

Hurrengo ateraldia, azaroan
Santa Zezilia egunarekin, azaroaren 22an, egingo dute Elgetan hurrengo odol-ateraldia; udaletxean 18:00etatik 20:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak