Omenaldi hunkigarria Intxortako fronteari

Leire Kortabarria 2011ko urriaren 9a

Intxortako Atean omenaldi ekitaldia eta herrira oinezko martxa egin dituzte, beste ekintza batzuen artean, Espainiako gerran Intxortako frontea sortu zela 75 urte bete diren honetan. Han zeuden gudari eta milizianoen konpainiek "erasoari eutsi" ziotela gogoratu eta eskertu dute bertaratutakoek.

Jende asko batu da gaur goiz eta eguerdian Intxortako fronteko gudari eta milizianoei egindako omenaldian. Momentu hunkigarrienetako bat Intxortako Atean egin duten lore eskaintza izan da: krabelin gorriak eskaini dituzte gudarien eta milizianoen oroimenez. Euzko Gudariak abestia kantatu eta aurreskua ere dantzatu dira.

Atean bertan adierazpen bat irakurri zuten antolatzaileek: "Elgeta eta bere inguruan, euskal miliziano eta gudariek jarritako erresistentzia eredua izan zen. Horri esker, 36ko urriaren 7an historiako lehen Eusko Jaurlaritza eta Estatutua, Elgetako Estatutua izenaz ezagutzen duguna, antolatu zen", esan zuen Julia Mongek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak