Elgetako Herri eskola sei unitate baino gehiagoko eskola da eta guraso elkartean Eskola Txikiak elkartean jarraitu ala ez erabakiko dute ikasturte hasierako bileran. Bestetik, urteko balantze ekonomikoa, eta seigarren mailakoen ikasturte amaierako bidaia izango dituzte hizpide. Zuzendaritza batzordeko kide aldaketa ere egingo da. Batzarra 20:30ean hasiko da Elgetako Herri eskolan.