Gaurko egunarekin, duela 75 urte, gelditu zituzten Francoren tropak Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko urriaren 4a

Urteurrena dela-eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte Elgetan domekarako.

Gaur, urriak 4, 75 urte betetzen dira Elgetako frontea ezarri zela. Gudari eta milizianoek zazpi hilabetez gelditu zituzten Francoren tropak Intxortan. Elgetako Udalak eta Intxorta 1937 kultura elkarteko kideek ez dute Espainiako gerrako pasarte hori oharkabean pasatzerik nahi. Urteurrena gogora ekartzeko ekitaldi ugari prestatu dituzte domekarako.

Egitaraua

09:30ean kanpai eta etxafuego hotsa izango da Elgetan; 10:00etan hasita Intxorta 1937 kultura elkarteko kideen eskutik bisita gidatu berezia egiteko aukera egongo da.

Ekitaldi nagusia 12:00etan egingo dute Intxortako Atean. Jarraian, martxa egingo dute Elgetara "Egia, justizia eta kalte-ordaina zauriak ixteko, askatasunez bizitzeko" lemapean. Herri bazkaria ere egingo dute.

14:30ean izango da Bolatoki tabernan. Bihar da txartelak erosteko azken eguna. Prezioa 16 euro da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak