Komediante familia bateko kide, Bassirentzat entretenimendua ez da soilik plazerra edo dibertimendua, baizik eta bere familiaren zigilu izan den eta den izpiritu probokatzailez, aldarriak egitea. Aitzakia bat, egungo gizartearen hutsuneak eta batez ere eskuinaren eta eliza katolikoaren aurkako kritika gogorrak egiteko.
Eta hala, Elgetan eskaini zuen Utopia ikuskizunean, aldarrikatu zituen besteak beste klase kontzientzia, bere iritziz gainbeheran dagoena bereziki ezker ideologian eta Europan lehen Mundu Gerra ezkero; kritikatu zuen baita ere generazio berrien kritikarako gaitasunik eza eta aldarrikatu zituen homosexualen eskubideak.
Traje beltzetik pailazo zurira
Traje beltzaz jantzita hasi zen bere hausnarketak zorroztasunez eta ironiaz plazaratzen. Gero baina, bere aita, aitona eta familia komendiante guztiari omen eginez, pailazo zuriaren jantzia ipini zuen.
Kontu handiz pintatu zuen aurpegia zuriz, eta jantzi zuen 1789an, bere familiak erabiltzen zuen pailazo zuriaren jatorrizko jantziaren erreplika.
Bere arbaso komendianteek ikusleei ilusioa eta baikortasuna helarazten zieten bezala, berak, bere Utopia ikuskizunarekin, gizarteak ilusioa eta esperantza galdu dituela eta jainko sinesgarri baten beharra duela ere aldarrikatu zituen, gazte eta heldu liluratu dituen eta argazkiak agertzen den ahatea izango ote jainko sinesgarria?