Elgetako udalak 70.000 euro inguru bueltatu beharko dizkio Aldundiari

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko urriaren 3a

Udalek dirua bueltatu beharko diote aurten ere Diputazioari; Elgetaren kasuan 70.000 euro izango direla kalkulatzen dute.

Egoera ekonomikoa zaila da. Eguaztenean egin zuten lan bilera Diputazioan eta Aldundiko hazienda arduradunek elkarlanerako deia egin zieten Gipuzkoako hainbat alkateri, tartean Elgetakoa. Erostarbe malgutasunez jokatzeko eskatzen du: "Espero dut EAJ-k egin zuen moduan Bilduk ere malgu jokatuko duela eta lagako digula diru sarreren beherakada suposatuko duen kopurua bi edo hiru urtean bueltatzen. Egoera ekonomikoa denondako da txarra, eta beharrezkoa da erakunde bakoitza %100ean dituen konpetentzien kargu egitea ".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak